XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egindako obenaz benetako damua det, Yauna, eta azketsi izkidazu.

Nere oben guziak ezagutzeko argia emaidazu, Yauna; eta nere naimena, geyago obenik ez egiteko, indarrtu zazu.

Andra Maria, obendioen (pekatarien) Ama, nere obenak ondo aitortu nai ditut, eta onetarako zure laguntza emaidazu, obenak ondo ezagutu, benetako damua izan eta geyago ez egiteko.

AZTERBIDEA

Lenengo agindua.

Zure gogoa gaizkatzeko yakin bearr dituzunak bai dakizkizu? Ta betetzen dituzu? Ama Eleiza Deunak erakusten dituanak siñesten dituzu? Yainkoa-k zure ardurarik ez duala, edo Beregan zure ustea galdu dezu? Aitorrtzean oben larririk lotsaz edo, ixildu dezu? Eleizari edo eleiz-gizonei lotsa galdu diezu? Ikurrtonak (Sakramentuak) bere aldietan artu dituzu? Ikurrtonik, oben larria eukirik arrtu dezu?.